XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larruzko pelota bat
aitak ekartzean,
nolako poza ura
eskutan artzean!
Ondo egiten zuan
txekorra saltzean,
uste baiño geiago
ilda pixatzean,
gu alegintzen giñan
gizentzen etxean.

Aurtzaroko kontuak
ez dauzkat azturik,
gaurkoak ez daukate
orduko konturik.

Nai dunari etzaio
palta pelotarik,
baiña bai ote dago
alako gogorik?
Gutxik jokatzen dute
ezpada dirurik.

Pelotaritzan daude
gutxiñez bi gradu:
profesionala ta
apizionatu.

Profesional danak
andikan jaten du,
besteak lantokian
pasa zortzi ordu,
sari gabe pelotan
gero jokatzen du.

Profesional oiek
prontoi apaiñetan,
Balda ta Anoeta
eta Galarretan.

Apizionatuak
leku apaletan,
dirurik manejatzen
ez dan tokietan,
txalogarriago nor
ote da bietan?.

Profesional mailla
bein artu zutenak,
dudarik gabe beurak
ditugu onenak.

Jokularien poltsa
astintzen dutenak,
agian eman gabe
sarri dituztenak,
jokatzen ez det uste
diranik piñenak.

Besteak juzkatzea
ain dago itxusi,
kontsejuak ematen
obe nuke asi.

Gaztetxuok pelotan
jokatzen ikasi;
bidezko dan bezela
eskuz lendabizi,
beste era nai bada gerora ikusi.

Gipuzkoarra naiz ta
etxeko bezela
sinista zaidazute
mintzatzen naizela.

Eskuzko era ori
gogozko detela;
aitor dezagun naiko
atzera gaudela,
aldi ontan auzora
joaten da txapela.

Txapeldunak auzoan,
gu aien mirabe;
nagusi ezin izan
irabazi gabe.

Gipuzkoarrak saia
jokatuaz trebe;
auzoan ona dana
etxerako obe,
ia egiten geran
txapelaren jabe.

Jose Aierbe. Loiola, Donosti LA VOZ DE ESPAÑA, 1975-VIII-28.